Juegos-sensoriales
Familiak
Azaroak 15, larunbata

Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Ezagutu artea balioesteko eta ingurunearekin konektatzeko modu berriak, bost zentzumenak eta gorputzaren mugimendu integrala eskatzen dituzten jolasen bidez.

Jarduera Sky Hopinka artistaren obra poetikoan inspiratzen da, eta bidaia sentsorial bat proposatzen du, naturarekiko lotura liluragarriak eta kultura indigenen (Ipar Amerikako indiarrak, adibidez) muina aztertzeko. Zorroztu zure zentzumenak materialak manipulatuz eta utzi zeure burua harri eta zur eginik ehundura eta formekin jolasten, usain gozoak hautemanez edo soinuak eta erritmoak entzunez. Zure zentzumenak izango dituzu gidari ekintzaz, sormenez eta dibertsioz beteriko bidaia berezi honetan.

Familia osoak esperientzia aberasgarri eta esanguratsu batean parte hartzeko eta horretaz gozatzeko moduan diseinatu dira jolasak, elkarlaneko giroan askatasun osoz esperimentatzeko.

Saioaren gidaria: Ismene Madariaga

Ordua: 10:15, 3–5 urteko arteko talde 1; 12:15, 6–10 urte arteko talde 1

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat