Juegos-sensoriales
Familiak
Urtarrilak 10, larunbata

Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat

Zentzumenen bidez, iraganaren eta orainaren arteko zubia ikertuko dugu mundu magikoak eta errealitatea ikusteko modu berriak ezagutuz.

Mark Leckey artistaren instalazioa bisitatuta, “bere bikaintasunean zegoen hiriak” gure baitan pizten dituen emozioak arakatuko ditugu. Soinuak inguratu eta inspiratu egingo gaitu nor bere ipuinaren protagonista bihurtzeraino. Ekintzaz, irudimenez eta dibertsioz betetako esperientzia izango da, hiriaren ikuspegi propioa izatera gonbidatuko gaituena.

Proposatutako jolas sentsorialek bizipen aberasgarri eta esanguratsua bultzatzen dute, eta familia osoak elkarlanean askatasun osoz parte hartzeko diseinatuta daude.

Saioaren gidaria: Ismene Madariaga

Ordua: 10:15, 3–5 urte arteko talde 1; 12:15, 6–10 urte arteko talde 1

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat