Filarmonica-Raphael-Pichon
Eszenan
Abenduak 20, larunbata

Kontzertuen zuzeneko emanaldia Berlingo Orkestra Filarmonikoa

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00

Raphaël Pichon zuzendariak Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin egingo duen debutaren zuzeneko emanaldia, Johann Sebastian Bachen Meza si menorrean piezarekin. Konposizio bikain horrek barroko-garaiko konposiziogintzaren elementu guztiak biltzen ditu: aria hunkigarriak, fuga ezin landuagoak eta koru-mugimendu bikainak. Antzinako musikan espezialista ospetsua den Raphaël Pichonek zuzendua.

Interpreteak:

Nikola Hillebrand, sopranoa

Xenia Puskarz Thomas, mezzosopranoa

Beth Taylor, kontraltoa

Emiliano Gonzalez Toro, tenorea

Huw Montague Rendall, baritonoa

Christian Immler, baxua

RIAS ganbera-abesbatza

Berlin Digital Hall-ekin eta Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera, Museoaren TopARTE programaren baitan.

Iraupena, gutxi gorabehera: 120 min

Konexio teknikoa: Berlin Digital Hall

*Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00