
Kuraia jaialdia
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 17:00
Gabonen atarian, Kuraia Zikloaren barruan kontzertua eskainiko du Magna metalezko haize-instrumentuen boskoteak. Gasteizko talde hori osatzen duten bost musikariek proposaturiko programa bikain eta atseginean, metalezko haize-instrumentuen soinu-sorta zabala eta horien ezaugarri musikalak erakutsiko dituzte. Programan, Magnarentzat espresuki idatzitako obra berriak izango dira; hala nola, Francisco Jose Villaescusaren Basajaun, eta boskotearen errepertorioa osatzen duten beste pieza batzuk. Magna Boskotea honako hauek osatzen dute: Unai Eseverri, tronpeta; Iker Urreta, tronpeta; Asier Urreta, tronpa; Iñigo Sarasola, tronboia; eta Joaquin Fco. Diaz, tuba.
Aurkezpena Andrea Cazzanigak egingo du, Kuraia Jaialdiaren zuzendariak
Kontzertua Kuraiarekin lankidetzan programatu da, Museoaren TopARTE programaren baitan.
Iraupena, gutxi gorabehera: 70 min
*Jarduerak aldaketak izan ditzake
![]()
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 17:00
