Laberintos
Familiak
Martxoak 21 eta 28, larunbatak, eta martxoak 22 eta 29, igandeak

Labirintoak (6–10 urte)

Prezioa

Sarrerak: doan

Greziar mitologian, Ariadnaren haria omen zen Dedalo arkitektoak sortutako labirintotik irteteko modu bakarra. Haria elementu eta baliabide segurua da erraz galtzeko modukoak diren ingurune korapilatsuak kontrolatzeko. Gure kasuan, haria bitartekaritza-tresna moduan erabiliko dugu Richard Serraren Denboraren materia familiei hurbiltzeko, bai eta mitologia klasikoa abiapuntu hartuta hausnartzeko ere, gure beldurrei aurre egin ahal izateko eta eskultore iparramerikarraren altzairuzko eskultura erraldoiek aurkezten dizkiguten galdera espazialei erantzuten saiatzeko.

Hari gorria aitzakia ezin hobea izango da zuhurtasuna erabiltzeko eta a priori ezezagun zaizkigun munduetan murgiltzeko; errealitatearen eta fikzioaren arteko erdibidean dagoen jokaleku bihurtuko ditugu munduok, eta benetako esperientzia artistikoa bizi ahal izango dugu bertan.

Saioaren gidaria: Maushaus

Martxoak 21, larunbata: 6–10 urte (euskaraz)

Martxoak 22, igandea: 6–10 urte (gaztelaniaz)

Martxoak 28, larunbata: 6–10 urte (gaztelaniaz)

Martxoak 29, igandea: 6–10 urte (euskaraz)

Iraupena: 90 min

Ordua: 17:00

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

Sarrerak: doan