
Let’s Go to the Movies Proiekzioak [+18]
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:30
Praktikatu ingelesa giro lasaian British Council Bilbaoren laguntzari esker filmak jatorrizko bertsioan ikusteko aukera ematen duen zinema-denboraldi berrian. Oraingo honetan, ”More Films for Freedom” saileko proiekzio bat izango dugu; hots, ekitatea, identitatea edo generoa bezalako gai inklusiboak jorratzen dituena.
A Bird Called Memory, 2023
Zuzendaria: Leonard Martinelli. Produkzioa: Rafael Manuel, Naomi Pacifique, Rafael Texeira, Leonardo Martinelli. Antzezleak: Ayla Gabriela, Henrique Bulhões.
Erresuma Batua eta Brasil
Jatorrizko bertsioa portugesez ingelesezko azpitituluekin
Iraupena: 15 min
Lua Rio de Janeiroko kaleetan bere maskota galdu duen emakume trans bat da. Animaliaren bilaketa haritzat harturik, filmak agerian uzten du hiriak pertsona transgeneroentzat dituen gogortasuna eta etsaitasuna. Filmean, protagonista gazteak erresistentzia eta itxaropen gisa erabiliko ditu zinema musikalaren melodiak.
Saioaren gidaria: Anne Wilding
Iraupena: 75 min
Jatorrizko bertsioan
Plaza-kopurua mugatua da
British Councilekin elkarlanean egindako jarduera
*Programak aldaketak izan ditzake
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Liburutegia, 18:30
