Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
loraldia
Eszenan
Martxoak 16 eta 23, igandeak

Loraldia Festibala

Prezioa

10 € Lagunek / 12 € publikoak oro har

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 12:30

Loraldia Festibalak hamargarren edizioa beteko du euskal kultura sustatuz. Museoak bi saio bikain eskainiko ditu, literatura, bertsolaritza eta musika lotuta.

Martxoak 16, igandea, POST_ETORKIZUNA

Iraganak eta orainak bat egingo dute euskarazko hitzaren eta musikaren bidez. Edorta Jimenezen testu literario batetik abiatuta literatura, musika eta bertsolaritza uztartuko dira eta datorren geroari begira paratuko gara. Idazlearekin batera agertokian Amaia Agirre, Oihana Arna eta Ane Labaka bertsolariak eta Rafa Rueda musikaria izango dira.

Iraupena: 110 min.

Martxoak 23, igandea, JUDIT NEDDERMANN + euskal emakume kantari lagunak

Judit Neddermann artista katalanaren ahotsa protagonista izango da goizeko ekitaldi honetan, eta Izaro, Olatz Salvador, Maren, Idoia eta Bea Asurmendi euskal abeslarien batera arituko da. Horiekin guztiekin elkarlanean eta euskaraz, Neddermannek Artean diskoa grabatu du. Bizikidetzan eta trukean oinarritutako lana da, euskal kultura katalanarekin lotzen duena.

* Museoaren TopARTE programaren baitan Loraldiarekin elkarlanean antolatutako jarduera

TopArte II

Prezioa

10 € Lagunek / 12 € publikoak oro har

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 12:30