Mesa-redonda-Tabakalera-6-mayo
Beste jarduera batzuk
Maiatzak 6, asteartea

Mahai-ingurua: artearen eta zientziaren arteko elkarrizketak

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00

Tabakalerako Ikuspegi kuantikoak erakusketako dibulgazio-programaren harira, Museoak mahai-inguru interesgarria eskainiko du honako parte-hartzaileekin: Mónica Bello, erakusketaren arduraduna eta, 10 urtez, baita “Arts at Cern” programarena ere artearen eta zientziaren arteko intersekzioan erreferentea den zentroan; Ricardo Díez Muiño, Donostia International Physics Center-eko zuzendaria; eta Abelardo Gil-Fournier, artista eta fisikaria, iraunkortasunean eta adimen artifizialean eta kuantikoan interes berezia duena.

Ekitaldian zehar, parte-hartzaileek azalduko dute fisika kuantikoaren zenbait oinarrik, tartean, zehaztugabetasunak, probabilitateak eta ziurgabetasunak, zer-nolako adierazpide eta gogoeta-modu berritzaileak inspiratzen dituzten arte garaikidean. Jarduera Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren lankidetza estrategikoari esker antolatua da.

Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min
*Jarduerak aldaketak izan ditzake

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00