
Marrazki-ikastaroa: Marrazten ikasiz
Prezioa
42 € Lagunek / 54€ publikoak oro har. Saio solteak (lekurik egonez gero): 7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har
Marrazteko teknika eta prozesu ugari modu dibertigarri eta erakargarrian aztertzeko pentsatutako tailerrak dira honakoak. Jarduera praktikoetan pinturak, pastela, pintzelak, tintak eta bestelako materialak erabiliz, simetriari, degradazioari, konposizioari eta ehundurekin esperimentatzeari buruzko oinarrizko nozioak ikasiko ditugu, baita irudi bat urratsez urrats sortzeko prozesuak ere.
Urtarrilak 24, larunbata, eta urtarrilak 25, igandea
Arrasto kontrolatua
Pintzel txinatarrak eta tinta erabiltzen ikasiko dugu keinuaren energia eta mugimendua ezagutzen hasteko.
Urtarrilak 31, larunbata, eta otsailak 1, igandea
Marrazki simetrikoak
Irudi erabat simetrikoak sortuko ditugu monotipoa edo soka bidezko estanpazioa bezalako tekniken bidez.
Otsailak 7, larunbata, eta otsailak 8, igandea
Egunsentiak. Kolorearen teoria ezagutuz
Klarionak eta pastelak erabiliko ditugu koloreak nahastu eta degradatuak sortzeko. Tonuak konbinatzen ikasiko dugu, bata bestearen gainean emeki igaro daitezen, egunsentiko koloreak bezalaxe.
Otsailak 14, larunbata, eta otsailak 15, igandea
Animaliak elurretan
Txantiloiak eta erreserbako teknikak erabiliko ditugu kontrasteak eta testurak sortzeko.
Otsailak 21, larunbata, eta otsailak 22, igandea
Hankaz gora! Hondoa eta figura
Ikatz-ziriaren teknika ikasiko dugu animalien irudiak erreferentziatzat erabilita.
Otsailak 28, larunbata, eta martxoak 1, igandea
Marrazki ezkutua
Teknika harrigarri bat ezagutuko dugu: tempera-resist; harekin, marrazkia ur azpian agertzen da, argazki bat errebelatuko bagenu bezala.
Saioaren gidaria: Raúl Domínguez Pazo
Ordua: 17:30
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
42 € Lagunek / 54€ publikoak oro har. Saio solteak (lekurik egonez gero): 7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har

