API1 High scaled
Ekainak 14 eta 15

Sinposioa/udako ikastaroa: Lur-sistemarako eredu artistikoak

Prezioa

Lagunek 42 €, publikoak, oro har, 84 €.

Lekua

Entzungela Museo Guggenheim Bilbao

Sinposioa/udako ikastaroa: Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan
ekainak 14 eta 15, 2023
Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela

Ikastaroaren zuzendaria:
Manuel Cirauqui, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna

UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, Guggenheim Bilbao Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, bi eguneko nazioarteko sinposioa antolatu du Lur-sistemarako eredu artistikoak izenburupean. Foroa ekainaren 14an eta 15ean egingo da Museoko Entzungelan, eta artearen eta ikerketa zientifikoaren arteko sinergietan oinarrituko da, hainbat esparrutako adituen arteko harreman berriak ezarriko ditu gure planetaren dinamika hobeto ulertzeko, eta krisi klimatikoarentzat konponbide berritzaileak bilatuko ditu.

Kontuan izanik egungo egoera zeharo konplexua dela eta diziplina bakar batetik lantzea ezinezkoa dela, Guggenheim Bilbao Museoak sortzaileak —artistak, arkitektoak, diseinatzaileak eta komisarioak— ez ezik, Lur-sistemarekin zerikusia duten arloetako ikertzaile nabarmenak ere bilduko ditu, egun garatzen ari diren lanak aurkeztu ditzaten eta gure planetan eragin positiboa izan dezaketen lankidetza-moduei buruzko ideiak proposatu ditzaten. Hala, nazioarteko eragile nabarmenek hainbat hitzaldi eskainiko dituzte, eta, haiekin batera, gaikako mahai-inguruak egingo dira interakzioak sustatzeko. Funtsezko arloen edo azpisistema planetarioen inguruan egituratuta —tartean Biosfera, Geosfera, Hidrosfera eta Atmosfera, baita Noosferari buruzko epilogo bat ere—, sinposioko moduluek helburu bikoitza izango dute: batetik, ekologiaren arloko lankidetza artistiko-zientifikoaren ardatzak indartzea eta, bestetik, ingurumenarekiko ditugun inpaktuak eta interakzioak aurreikusteko, aztertzeko eta horiei konponbidea bilatzeko aukera-esparru berriak sortzea.

Hizlariei, gonbidatuei eta izen-emateei buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

Prezioa

Lagunek 42 €, publikoak, oro har, 84 €.

Lekua

Entzungela Museo Guggenheim Bilbao