Juegos de pistas
Familiak
Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra

Museoan jolasean

Prezioa

Jarduera doan Museoaren sarrerarekin

Gabon hauetan, pista-, enigma- eta marrazki-jolas dibertigarri batean parte hartu ahal izango duzu familiarekin. Proposatzen dizkizugun galderek eta jarduerek Lurraren arteak erakusketa eta Museoaren Bildumaren aurkezpena aztertzera gonbidatuko zaituzte: erakustaretoetan zeure kasa egin ahalko dituzun sormen-jarduerak proposatuko dizkizugu artelanez goza dezazun. Paisaian ezkutatutako marka misteriotsuak, belar itsasoak, hazi lokartuak, lokatza, usainak… bilatu beharko dituzu sormena, zentzumenen bidezko ikaskuntza eta ingurumen-kontzientzia bateratzen dituen proposamen honetan. Eskatu zure jolasa Museoko txarteldegian.

Adina: 3–11 urte

Prezioa

Jarduera doan Museoaren sarrerarekin