Naturaleza-y-arte-Un-jardin-imaginado
Familiak
Martxoak 1, igandea

Natura eta artea: lorategi asmatua (3–5 urte)

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Informazio gehiago

3–5 urteko taldeetan, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Proposamen honen helburua artearen bidez ingurumenarekiko sentsibilitatea sustatzea da, eta ingurunearekiko konexio arretatsua aktibatzea.

Lorategi txiki bat sortuko dugu buztin naturala erabilita. Ebakiak, zuloak eta bolumenak eginez bideak, habiak eta babeslekuak sortuko ditugu eta, ondoren, hainbat testura eta material gehituko dizkiegu: lurra, harriak, lastoa, adarrak, haziak, hostoak… Amaitzeko, bizitza eta haren zikloak irudikatzeko habitat txiki bat diseinatuko dugu.

Gainera, martxoaren 1a Itsas Larreen Munduko Eguna izanik, igande horretan itsaspeko ekosistemen garrantziaren inguruko gogoeta proposatuko dugu; izan ere, ekosistema horiek funtsezkoak dira planetaren osasunerako, ozeanoen oxigenazioan duten eginkizunarengatik eta hainbat eta hainbat espezieren habitata direlako.

Adina: 3–5 urte (gaztelaniaz)

Ordutegia: 11:15

Iraupena: 120 min

Saioaren gidariak: Zaloa Ipiña eta Mertxe Periz

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Informazio gehiago

3–5 urteko taldeetan, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.