Naturaleza-y-arte-paisajes-crecientes
Familiak
Azaroak 22, larunbatak, eta azaroak 23, igandeak

Natura eta artea. Paisaia hedakorra (Adina: 6–10)

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

Natura Babesteko Munduko Eguna (urriaren 18an) dela-eta, iraunkortasunean eta ingurumena zaintzeko modurik eraginkorrenetan pentsatzera gonbidatzen zaitugu, modu sortzaile eta kolektiboan.

Inspira zaitez elementu naturalen (lurra, haziak, lastoa, adarrak, hostoak, artilea) formetan eta ereduetan, eta arakatu zer-nolako potentziala duten inspirazio- eta ezagutza-iturri gisa. Aztertu horien ehundurak, usainak, koloreak.

Horiekin egizu paisaia baten banako konposizioa, eta, ondoren, paisaia hori beste batzuekin elkartuko dugu, ikuspegi kolektibo, askotariko eta iradokitzaileak sortzeko, El Anatsui artista afrikarrak Itsaso gorakorra obra erraldoia egiteko erabilitako antzeko prozesua jarraituz.

Amaitzeko, lanak kanpora aterako ditugu, eta, bertan, esku-hartze artistiko kolektiboak egingo ditugu, eskala handiagoko paisaia bat sortuz. Horrela, Museoaren kanpoaldeko espazioak eraldatuko ditugu.

Saioaren gidariak: Zaloa Ipiña eta Mertxe Periz

Azaroak 22, larunbata: 6–10 urte (euskaraz)

Azaroak 23, igandea: 6–10 urte (gaztelaniaz)

Hizkuntzak: gaztelania eta euskara

Ordua: 11:15

Iraupena: 120 min

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia