Online arte-ikastaroa: marrazkia arte garaikidean
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.
Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroek aukera paregabea eskaintzen dute arte modernoaren eta garaikidearen historiaren funtsezko gai eta kontzeptuen inguruan modu irisgarrian eta zorrotzean prestatzeko, gaur egungo ikuspegitik. Arlo bakoitzeko adituen parte-hartzearekin, Bilduma Propioa eta Museoaren programazio artistiko dinamikoa eta askotarikoa hartzen da abiapuntutzat.
Gizakiak ideia bat komunikatzeko edo transmititzeko erabili zuen lehen irudikapen-modua da marrazkia. Marrazkiaren bilakaera historiaren eta artearen bilakaerarekin lotuta egon da, XVI. mendean jaio zenetik.
Era berean, marrazkia, izan mentala edota fisikoa, sortzaile askoren sormen-prozesuaren “matrizea” dela esan daiteke, haien lanen “hezurdura”. Gainera, badira berez artelantzat hartzen diren marrazkiak, haien konplexutasuna, berezitasuna edo trebetasuna dela medio. Antzinako artista asko nabarmendu dira teknika honetan duten maisutasunarengatik. Teknika horrek oraindik irauten du, eta erabakigarria da zenbait praktika garaikidetan.
Dedikazioa: 6 ordu, zure erritmora
Publikoa: heldua, arte garaikidean interesa duena
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataformaren bidez
4 modulu, 16 bideoklase eta material gehigarriak
Ziurtagiria: automatikoa, ikastaroa amaitu ondoren.
Iraupena: Hiru hilabete, erosten denetik
ZER IKASIKO DUGU?
Online ikastaro honek ikasteko helburu hauek ditu, besteak beste:
- Marrazkiaren historiaren ikuspegi orokorra eskaintzea, antzinako maisu batzuen obra erakutsiaz eta Francisco de Goyaren marrazkiak eta lanak azpimarratuz, marrazki garaikidearen sarrera gisa.
- Mendebaldekoak ez diren marrazketa-praktikak ezagutzera ematea, egungo marrazketa garaikidean eragina izan dutenak eta eragiten dutenak.
- Marrazkiak teknika eta arte-diziplina autonomo gisa duen garrantzia agerian uztea.
- Museoaren Bildumako artisten sormen-prozesu eta obra batzuen adibideak erakustea, marrazkia funtsezkoa baita Bilduma horretan.
Nork emango du
Jose Manuel Matilla, artearen historialaria eta Prado Museo Nazionaleko Estanpa eta Marrazkien Departamentuko burua.
Egitura eta programa [+info]
Yoshitomo Nara
Joey, 2008
Lápiz sobre papel
51,5 × 36,5 cm
Colección del artista
© Yoshitomo Nara 2008
Cortesía Yoshitomo Nara Foundation
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.