Online arte-ikastaroa: Pop Artea, atzo eta gaur
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.
Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroak aukera paregabea dira arte modernoaren eta garaikidearen historian funtsezkoak diren gai eta kontzeptuen inguruko prestakuntza ulerterraza eta zehatza jasotzeko gaur egungo ikuspegitik. Museoaren Bilduma eta haren erakusketa-programazio anitz eta dinamikoa hartzen dute abiapuntutzat ikastaroek, eta arlo bakoitzeko adituen parte-hartzea izaten dute.
Pop Artearen bereizgarri nagusiak estilo figuratiboa erabiltzea eta herri-kulturako irudiekin etengabe esperimentatzea izan ziren. Herri-kulturaren ikonoen bereganatze horretatik datorkio, hain zuzen, mugimenduari izena. Nahiz eta mugimendua hasiera batean Erresuma Batuan sortu XX. mendearen erdi aldera, berehala hartu zuen indarrik handiena Estatu Batuetan. Garai hartan han bizitako hazkunde ekonomiko azkarrak kontsumismoaren kultura gero eta handiagoa sortu zuen. Merkantilismoaren zabalkundeari erantzuteko, artista batzuek bere lanetan masen kulturatik zetozen irudiak sartu zituzten eta ekoizpen-metodo industrialak imitatzen (edo parodiatzen) zituzten teknika berriak jorratu. Obra horien iturrietako batzuk, adibidez, honako hauek dira: publizitate-hesiak, iragarkiak, filmak, telebista, aldizkari merkeak, komikiak eta baita erakusleiho komertzialak ere.
Ikastaro honen helburua da Pop Arteak nazioarteko eszena artistikoan duen garrantziaren eta izan dituen adierazpenen berri ematea. Mugimenduaren protagonista nagusiak aztertuko ditugu, bai eta gaur egungo praktika batzuetan duen eraginaren ikuspegi zabala eskaini ere.
Dedikazioa: 6 ordu, zure erritmora
Publikoa: heldua, arte garaikidean interesa duena
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataformaren bidez
4 modulu, 16 bideoklase eta material gehigarriak
Ziurtagiria: automatikoa, ikastaroa amaitu ondoren.
Iraupena: Hiru hilabete, erosten denetik
ZER IKASIKO DUGU?
Online ikastaro honek ikasketa-helburu hauek ditu, besteak beste:
- Pop Artearen ezaugarri nagusiak ez ezik, nazioartean mugimendu horren sorrera eta bilakaera erraztu zuen testuinguru politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala ere ulertzeko aukera ematen duten gakoak eskaintzea.
- Mugimenduaren protagonista nagusien lana ezagutzea; horien artean, hainbat emakume artistarena eta baita haien obra ikonikoak ere.
- Arte plastikoaz haratago, musika eta moda bezalako beste kultur adierazpen batzuetan izan zuen eragina agerian uztea.
- Pop Artearen ondarea eta egungo sormenean duen eragina nabarmentzea, XXI. mendeko ikuspegitik.
Nork emango du
Jose Lebrero Stals, kulturaren eta arte plastikoen kudeatzailea, erakusketen komisarioa. Malagako Picasso Museoko zuzendari artistikoa izan da.
Egitura eta Programa [+info]
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.