Teatro-Real
Eszenan
Martxoak 14, larunbata

Proiekzioak: Teatro Realen artxiboa

Prezioa

6 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30

Teatro Realen artxibo bikaineko proiekzio-sorta berria izango dugu abian. Opera-ekoizpen handiak, kontzertuak, dantza, antzerkia… pieza klasikoak zein sortu berriak, formatu handian gozagarri.

Oraingo honetan, Mitridates, Pontoko erregea aurkeztuko da:

Wolfgang Amadeus Mozarten (1756–1791) musika eta Vittorio Amedeo Cigna-Santiren libretoa; Giuseppe Parinik Jean Racineren Mithridate tragediaren gainean egindako itzulpenean oinarritua.

Opera Milango Teatro Regio Ducale antzokian estreinatu zen 1770eko abenduaren 26an.

Teatro Realeko estreinaldi eszenikoa 2025ean egin zen Ivor Boltonen musika-zuzendaritzapean, Claus Guthen eszena-zuzendaritzapean eta Christian Schmidten eszenografiarekin.

Iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu eta 55 min

Azpijoko eta traizioen inguruko opera serioa, hiru ekitaldikoa. Italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Garaiz iritsi, mesedez

Prezioa

6 € Lagunek / 8 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:30