
Abenduak 15, astelehena
Rossini abesbatzaren kontzertua
Lekua
Lekua: Atrioa
Kontzertu hunkigarri honetan, tradizioa eta sormena uztartzen dituen Gabonetako errepertorioaz gozatu ahal izango duzue; tartean, Ator Ator, Belengo Izarra, Olentzero, Haurtxo maite eta Lasto artean entzun ahal izango dira. Halaber, Suite Catódica interpretatuko da, gure haurtzaroko Gabonak gogoraraziko dizkiguna, eszena maitagarri eta dibertigarriekin.
Kontzertua amaitzeko, Carlos Imaz konpositore bilbotarraren “La Carolina” entzun ahal izango dugu, abesti oso bilbotarra, gure ospakizunekin lotutako pastel tipikoari buruzkoa.
Rossini abesbatza, Ana Begoña Hernandezek zuzendua; pianoa: Juan Jose Ortega
Ordua: 19:00
Iraupena: 40 min
Plaza-kopurua mugatua da. Erreserbarik ez da behar
Lekua
Lekua: Atrioa
