Uraren ekologiak
Prezioa
Sarrerak doan
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Plaza-kopurua mugatua da, eta musukoa jantzita eduki behar da uneoro.
Nazioarteko sinposioa, Guggenheim Bilbao Museoa
2022ko urriaren 6an, Guggenheim Bilbao Museoak diziplina anitzeko nazioarteko sinposio bat hartuko du: Uraren ekologiak. Artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko lankidetza-esparrua. Urak gure planetaren etorkizunerako duen berebiziko garrantzia nabarmenduz, jardunaldiak artisten, zientzialarien eta teknologoen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzea du helburu klima-aldaketaren eta hari loturiko erronken testuinguru orokorraren baitan.
Museoak etorkizun jasangarriak formulatzeko eta bultzatzeko duen konpromisoa azpimarratuz, ekitaldian egungo ahotsik garrantzitsuenetako batzuk bilduko dira Europako Batzordearen STARTS4Water ekimenarekin eta hura osatzen duten erakundeen partzuergoarekin lankidetzan, tartean, Cittadellarte – Fondazione Pistoletto (Italia), V2_Lab for the Unstable Media (Herbehereak), UrbanDig Project (Grezia) eta LUCA School of Arts (Belgika), beste eragile batzuen artean. Gonbidatutako nazioarteko ikertzaileei EAEko arte- eta ekologia-arloetako ikerkuntzan funtsezkoak diren adituak batuko zaizkie, kontuan izanik euskal lurraldea hausnarketarako funtsezko gunea dela urari lotutako ekonomiekin duen lotura historiko bereziagatik, bai itsas ingurunean bai ibaikoan.
Topaketako parte-hartzaileak honakoak izango dira, besteak beste: Amalia Zepou, gizarte-berritzailea eta Kollektiva erakundearen sortzailekidea, Atenas; Mark IJzerman, ikerlaria eta artista, V2_Lab for the Unstable Media, Rotterdam; Paolo Naldini, zuzendari nagusia, Cittadellarte Fondazione Pistoletto, Biella (Italia); Ralph Dum, Senior aditua, Europako Batzordea, DG Connect eta S+T+ARTS; Valery de Smedt, ikerketa-arduraduna, LUCA School of Arts (Brusela); eta Cristina Iglesias, artista. Moderatzailea: Manuel Cirauqui, arte-arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa.
Prezioa
Sarrerak doan
Lekua
Entzungela
Informazio gehiago
Plaza-kopurua mugatua da, eta musukoa jantzita eduki behar da uneoro.