lab-de-creatividad-Espacios-de-fantasia
Familiak
Abenduak 7, igandea, eta abenduak 13, larunbata

Sormen-laborategia. Fantasiazko espazioak

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Murgildu Maria Helena Vieira da Silvaren obran: irudimenaren bidez, bisitatu kolorez, mugimenduz eta perspektibaz betetako hiriak eta tokiak, egiazkoak zein asmatuak.

Artistaren lana inspirazio hartuta, uztartu errealitatea eta fantasia eta asmatu zeure leku propioak. Basoetan txertatutako hiriak, zeruan zehar hedatzen diren labirintoak edo kanpoalde bihurtzen diren barnealdeak asmatu ahal izango dituzu espazioa ikusteko eta eraikitzeko modu berriak ikertuz.

Viera da Silvaren sormena gogora ekarriz, perspektiba zatikatuekin esperimentatuko duzu tailer honetan, eta mundu propioak asmatzeak dakarren aberastasunaz ohartuko zara. Tailerra lekuak eraldatzeko eta horietan bizitzeko moduak ezagutzeko gonbidapena da, formekin eta haiek espazioan duten mugimenduarekin esperimentatzeko jakin-mina, adierazpide pertsonala eta plazera piztea xede duena.

Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Adria Parravicini

Adina: 6–10 urte

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00