Sormen-laborategia. Forma sinbolikoak
Prezioa
5 € Lagunek /7 € publikoak oro har
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea
Laborategi hau arte abstraktuaren aitzindari izan zen Hilma af Klint sortzaile liluragarriaren obrak ezagutzeko aukera paregabea da. Duela ehun urte baino gehiago margotu zituenean, ez zuten ordura arte ikusitako ezeren antzik. Hainbat urte igaro ziren harik eta beste artista batzuek antzeko urratsak eman zituzten arte beren lanak figuraziotik askatzeko. Erakusketa bisitatzerakoan, obra figuratiboenen eta abstraktuagoak diren beste batzuen arteko aldeak eta antzekotasunak ikusiko ditugu.
Behin artistaren lanak ezagututa, haren ereduari jarraituko dugu eta geure sinbologia asmatuko dugu forma geometriko oinarrizkoenak erabiliz: laukia, hirukia, zirkulua, espirala, forma organikoak… Azkenik, aukeratutako sinboloak partekatuko ditugu eta elkarlanean egindako obra batentzako izenburua aukeratuko dugu.
Saioen gidariak: Adria Parravicini, Aitziber Aguirre eta Mertxe Periz
Azaroak 9, larunbata (gaztelaniaz) eta azaroak 3 (euskaraz) eta 17 (gaztelaniaz), igandeak
Ordutegia: 17:00–18:30
Adina: 6–10 urte
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Prezioa
5 € Lagunek /7 € publikoak oro har
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea