
Sormen-saioa +18 Artilearen lan-prozesuak
Prezioa
10 € Lagunek / 12 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Lekua eta ordua: Museoko Liburutegia, 12:00 eta 18:00
Ezagutu artilearekin lan egiteko betidanik erabili izan diren teknikak eta gaur egun arte izan duten bilakaera Mutur Beltzek eskainitako tailer praktiko honetan. Laura Silesek eta Joseba Edesak osatutako kolektibo hori Karrantzan (Bizkaia) kokatuta dago, eta artzaintza bera zaintzeaz gain, hezkuntza- eta dibulgazio-jarduerak sustatzen ditu sektore hori eta zero kilometroko ekoizpen-metodo tradizionalak ezagutzera emateko. Duela gutxi, Asunción Molinos Gordo artistarekin lankidetzan aritu dira Museoaren Lurraren arteak erakusketarako pieza batzuk egiteko. Tailer berezi honek gure baserritar eta abeltzainen lana balioesten du, eta esperimentazio eta ikaskuntza partekaturako gune gisa pentsatuta dago; bertan, Lurraren arteak erakusketaren planteamenduekin bat eginez, praktika artistikoak lehengai bizi gisa aktibatzen du artilea, eta, horretarako, produkzioa, lurraldea eta iraunkortasuna uztartzen ditu.
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min
Plaza-kopurua mugatua da —Jarduerak aldaketak izan ditzake—
Prezioa
10 € Lagunek / 12 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)
Lekua
Lekua eta ordua: Museoko Liburutegia, 12:00 eta 18:00
