conversaciones wellbeing
Programa publikoak
Uztailak 5, 18:30 h

Wellbeing hizketaldiak

Prezioa

Sarrerak doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri

Lekua

Entzungela

Informazio gehiago

Aurreikusitako iraupena: 60 min Gaztelaniaz eta ingelesez, aldibereko itzulpenarekin Plaza-kopurua mugatua da

Uztailak 5, asteazkena

Artea egitea eta arteaz modu lasaian gozatzea onuragarriak dira osasunarentzat, besteak beste oreka emozionala eta fisikoa hobetzen baitute. Hausnarketa horretan bat gatoz Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalarekin (CNIO), eta gogoeta hori abiapuntu hartuta, Museoak hizketaldi bat antolatu du María Blasco, Amparo Garrido eta Elizabeth Blackburn-en artean —azken horrek AEBtik zuzeneko konexio bidez hartuko du parte—. María Blasco CNIOren zuzendaria da, eta aditua da telomeroen —gure material genetikoaren baitan zelulen eta organismoen bizitza zehazten duten egiturak— eta telomerasaren ikerketan; Amparo Garrido artista bisuala da; eta Elizabeth Blackburn, aldiz, Nobel sariduna da Medikuntza eta Fisiologia arloan —2009an jaso zuen saria telomeroen inguruan egindako lanagatik—. Blackburn izan zen hautemandako estres-mailek telomeroak laburtu ditzaketela eta, beraz, gure bizi-itxaropena murriztu eta gaixotasunak izateko arriskua areagotu dezaketela frogatu zuen lehen biologo molekularra.

CNIO Arte 2023 ekimenean, artista bisuala eta biologo molekularra elkarlanean aritu dira, eta artistak, mediazioaren bidez, bere barnea ezagutzeko egindako bidaia izan da bien arteko hartu-emanaren emaitza. Solasaldi honetan, bizimodua, artearen esparruko meditazio-praktikak, telomeroak eta, oro har, osasuna lotzen dituzten zenbait alderdi jorratuko dituzte hizlariek.

Prezioa

Sarrerak doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri

Lekua

Entzungela

Informazio gehiago

Aurreikusitako iraupena: 60 min Gaztelaniaz eta ingelesez, aldibereko itzulpenarekin Plaza-kopurua mugatua da