MFTS 20 21 agosto WP
Eszenan
Abuztuak 20 eta 21

Works & Process At The Guggenheim Emanaldia Music From The Sole

Informazio gehiago

AURRE-SALMENTAK (10:00etan): Museoaren Lagunak: ekainaren 20an; Jarraitzaileak: ekainaren 27an; ekainaren 29ean.

Leonardo Sandoval dantzari eta koreografo brasildarrak eta Gregory Richardson konpositore eta baxu-jotzaileak zuzenduta, Music From The Sole konpainiak dantza eta zuzeneko interpretazio musikala lotuko ditu klakearen jatorria ospatzeko Afrikako diasporan. Haren lana erritmo afrobrasildarretan oinarritzen da, baita, jazz, soul, house, rock eta estilo afrokubatarretan ere. Music From The Sole konpainiak honako leku hauetan eskaini ditu bere emanaldiak: Works & Process at the Guggenheim, Jacob's Pillow Dance Festival, Lincoln Center, The Yard, Kaatsbaan, Vail Dance Festival eta 92NY. Konpainiarentzat, komunitatearekiko konpromisoa funtsezkoa da. Horretarako, tailerrak, klaseak, jarduera pedagogikoak eta hitzaldiak egiten dituzte, gorputzarekiko perkusioan, Brasilgo erritmoetan eta klakearen historian oinarritutako erakustaldiekin.

Music From The Sole konpainiak lau emanaldi eskainiko ditu Works & Process at the Guggenheim Museum Bilbao programaren esparruan: bi Museoaren kanpoaldean, astearte goizean, eta beste bi Entzungelan, astearte eta asteazken arratsaldean.

Works & Process programak Stephen Kroll Reidy eta USArtists International®-en (USAI) babesa jasotzen du. Hain zuzen ere, Mid Atlantic Arts-ek sortutako ekimena da honako hauekin lankidetzan: Estatu Batuetako Arteen Funts Nazionala (National Endowment for the Arts, NEA), Trust for Mutual Understanding eta Mellon Fundazioa. Gainera, era horretako programa bakarra da Estatu Batuetan.

Kanpoko emanaldiak, abuztuak 20, asteartea

  • Lekua eta ordua: Puppy (zelaigunea), 11:00 eta 12:30.
  • Iraupena: 15 min.
  • Jarduera: doan.

Barruko emanaldiak, abuztuak 20, asteartea, eta 21, asteazkena

  • Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00.
  • Iraupena: 55 min.
  • Sarrerak: 10 € Lagunek eta 12 € publikoak oro har, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

 

*Works & Process. Ekoizpena: Caroline Cronson. Zuzendaritza exekutiboa: Duke Dang.

Informazio gehiago

AURRE-SALMENTAK (10:00etan): Museoaren Lagunak: ekainaren 20an; Jarraitzaileak: ekainaren 27an; ekainaren 29ean.