Yoga familiartean
Prezioa
7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.
Familiartean egiteko jarduera honek hartu-emanak lantzeko aukera eskaintzen du arteari lotutako jolasen eta guztiontzako moduko yoga-mugimenduen bidez. Oraingoan Claes Oldenburg eta Coosje van Bruggen artisten Luma-bola biguna lana izango dugu inspirazio-iturri; hots, badmintoneko luma-bolaren formako eskultura erraldoia, material bigunekin sortua.
Yogak eskaintzen dituen tresna ezberdinen bidez, haizea edo airea bezain arina zarela imajinatuko ahal izango duzu hainbat arnasketa-praktika, jarrera eta gorputz-dinamika aztertuz. Proposamen honek beren sormenaren esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzeko aukera eskaintzen die heldu zein txikiei.
Saioaren gidaria: Eliezer Ruiz
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea
Plaza-kopurua mugatua da