Yoga-en-familia
Familiak
Martxoak 29, igandea

Yoga familiartean

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Familiartean egiteko jarduera honek unea partekatzeko aukera eskaintzen digu guztiontzako moduko yoga-mugimenduen bidez. Ama lurrarekin konektatuko gara, eta eskaintzen digun guztia nola itzul diezaiokegun aztertuko dugu.

Arnasketak gidatuko du gure gorputza, sustraitzen lagunduko diguten asana ezberdinen bitartez, eta lurraren indarra eta energia sentitzera eramango gaitu. Lurraren adierazpen bihurtuko gara: zuhaitz, lore, ibai… lurrarekiko errespetuak, zaintzak eta esker onak batutako familia handi bateko kide izatera iritsi baikaitezke horrela.

Saioaren gidaria: Ismene Madariaga

Adina: 6–10 urte

Iraupena: 90 min

Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea

Plaza-kopurua mugatua da