Yoga-Integral
Wellbeing
Abenduak 21, igandea

Yoga Integrala [+15]

Prezioa

12 € Lagunek / 15 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Topagunea eta ordua: Community mahaia, 9:30. Sarrera nagusitik sartuta | Kokapena: Denboraren materia, 104 aretoa

Museoak yoga integral saio bat antolatu du Richard Serraren Denboraren materia instalazioak eskaintzen duen ingurune paregabean. Saioa maila guztietako jendearentzat da, hasiberrientzat ere bai.

Aparteko esperientzia hori Museoa oraindik itxita dagoela hasiko da parte-hartzaileek zeharo une berezia bizitzeko aukera izan dezaten. Serraren eskulturak inspirazio-iturri izango dira jakin-min atseginaren bidez presentzia, grabitate-indarra edo oreka bezalako alderdietan sakontzeko.

Arnasketa-ariketen eta yoga integraleko jarreren bidez, gogoa eta gorputza orekatuko ditugu, geure buruarekiko eta ingurunearekiko konexioa indartuta. Saioa amaitzeko, meditazio labur bat egingo dugu igandeari lasaitasun osoz ekiteko.

Saioaren gidaria: Vanesa Cuesta

Iraupena: 90 min

Plaza-kopurua mugatua da

Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea

Museoak jarduerarako esterilak jarriko ditu

 

Prezioa

12 € Lagunek / 15 € publikoak oro har (Museorako sarrera ez dago barne)

Lekua

Topagunea eta ordua: Community mahaia, 9:30. Sarrera nagusitik sartuta | Kokapena: Denboraren materia, 104 aretoa