Proyecto nuevo 10 scaled
Eszenan
Ekainak 21, 18:30 h

Zinegoak 2024 Proiekzioa

Prezioa

Sarrerak: doan, txarteldegian eta web gunean.

Lekua

Entzungela.

Informazio gehiago

Iraupena: 113 min.
JB ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
15 urtetik gorakoentzako jarduera.
AURRE-SALMENTAK (10:00etan): Museoaren Lagunak: maiatzaren 16an; Jarraitzaileak: maiatzaren 23an; PG.: maiatzaren 30ean.

Museoan Edertasuna eta mina dokumentala proiektatuko da; hots, 2022an film onenarentzako Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuena eta urte berean dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua. Filmaren zuzendaria Laura Poitras da eta protagonista Nan Goldin argazkilaria; azken horren ibilbide pertsonal eta artistikoak arreta berezia eskainiko dio Sackler familiaren aurkako borrokari; izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako enpresa farmazeutikoaren jabea da, eta milaka pertsona hil dituen opioideen salmentarekin lotuta dago. Nan Goldin XX. mendeko argazkilari garrantzitsuenetariko bat da. Irudietan, maitasuna, sexualitatea eta generoa bezalako gaiak lantzen ditu, eta irudi horiek munduko galeria eta museo nagusietan erakutsi dira, eta bilduma garrantzitsuenetako batzuen parte ere badira; hala nola, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ekoa.

Jarduera hau Zinegoak-ekin lankidetzan egiten da, Museoaren TopARTE programaren baitan.

TopArte II

Prezioa

Sarrerak: doan, txarteldegian eta web gunean.

Lekua

Entzungela.

Informazio gehiago

Iraupena: 113 min.
JB ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
15 urtetik gorakoentzako jarduera.
AURRE-SALMENTAK (10:00etan): Museoaren Lagunak: maiatzaren 16an; Jarraitzaileak: maiatzaren 23an; PG.: maiatzaren 30ean.