Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren Proiekzioa
Prezioa
Doan Lagunek / 3 € publikoak oro har
Lekua
Entzungela, 18:00
Iaz izandako arrakasta ikusita, “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiarekin egindako lankidetza hemen da, Museoaren TopARTE programaren esparruan. XVI. edizioan, herrialde ezberdinetan sortutako ikus-entzunezko batzuk eskainiko dira, gure ingurune hurbilenean hausnarketa sozialerako gune bat irekitzeko asmoz, nazioarteko izaera alde batera utzi gabe. Oraingo honetan, Museoan Le Spectre de Boko Haram dokumentala emango da, 2023an Cyrielle Raingou zinemagile kamerundarrak zuzendua. Film zirraragarri honetan, haur talde batek bere mundua eratuko du gatazka armatu baten arriskuen erdian.
Proiekzioaren ondoren, Raingouk, Afrikako artea nortasun jakin bat kontzeptualizatzeko eta garatzeko bitartekoa gisa hartuta, solasaldi bat egingo du Jaialdiaren zuzendaria den J. Carlos Vazquez Velascorekin.
Proiekzioaren iraupena: 80 min. (15 urtetik gorakoak); iraupen osoa: 110 min.
Prezioa
Doan Lagunek / 3 € publikoak oro har
Lekua
Entzungela, 18:00