PENDERECKI-ARBORETUM-Luslawice
Eszenan
Apirilak 4, ostirala

"Zuhaitzen melodia" Sormen-prozesua

Prezioa

Gratuito

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 12:00

Saio hau Poloniako Krzysztof Eugeniusz Penderecki abangoardiako konpositore garrantzitsuaren sormen-prozesuari eskainita dago. Janusz Marynowski orkestra-zuzendariak, Michal Dmochowski eta Orfilia Saiz Vega biolontxelo-jotzaileekin batera (egun horietan Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) arituko dira), Pendereckiren (1933–2020) irudia azalduko digute BOSeko zuzendari teknikoa den Borja Pujolek moderatuko duen elkarrizketa batean.

Pendereckik konposizio-estilo atonal nabarmena zuen, eta ospetsua bilakatu zen El resplandor edo El exorcista bezalako filmetako soinu-bandetan parte hartzeagatik. Baina baita ere nabarmentzen da naturan eta zehazki zuhaitzetan zuen interesagatik, bere konposizioetan inspirazio-indar handia izan baitziren. Horren harira, Elżbieta emaztearekin batera, bere Arboretum propioa sortu zuen Lusławicen, 1500 zuhaitzetik gora dituen parke zoragarria. Goza ezazu udaberriaren hasiera markatzen duen eta ospatu berri den Zuhaitzaren Nazioarteko Egunarekin (martxoak 21) lotuta programatutako sormen-prozesu honetaz.

Iraupena: ordu 1
Gaztelaniaz eta polonieraz egindako jarduera, gaztelaniara jarraian itzulita.
Poloniako Kultura Institutuarekin lankidetzan antolatu da, Museoaren TopARTE programaren baitan.

Argazkia: Bartosz Barczyk

TopArte II

Prezioa

Gratuito

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 12:00