Mohamed Abla

Mohamed Abla
Familia zubiaren ondoan (Family by the Bridge), 2006
Pintura akrilikoa eta tinta-zurrusta mihise gainean
150 x 200 cm
Guggenheim Abu Dhabi

Familia zubiaren ondoan (Family by the Bridge, 2006) Guggenheim Abu Dhabi museoaren bildumako lanetako bat da, eta, bertan, erdi-mailako klaseko familia bat ageri da Kairon, Nilo ibaiaren gaineko Qasr El Nil zubian. Mohammed Ablak giro nostalgikoa sortzen du margolanean. Familia handi bateko kideak ageri dira bertan, berrogeita hamarreko, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan Egipton modan egon ziren bainujantzi tipikoak soinean dituztela; badirudi ibai ondoan taldeko argazki bat ateratzeko elkartu direla. Pertsonaiak elkarrengandik oso gertu jarrita, artistak taldearen familia-balio eta -loturak islatzen ditu, eta aisiarekin erlazionatutako ideiak irudikatzen.