Antolaketaren Egitura

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren gobernu-organo gorenak Patronatua eta Batzorde Betearazlea dira. Bestalde, eguneroko jarduna kudeatzeko, Guggenheim Bilbao Museoan hainbat arlo daude.

Patronato

Patronatua

Patronatua osatzen dute Babesle Fundatzaileen ordezkariek —Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta The Solomon R. Guggenheim Foundation— eta Babesle ez fundatzaileek. Patronatuaren presidente da Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.

Comité Ejecutivo

Batzorde Betearazlea

Batzorde Betearazlea Babesle Fundatzaile bakoitzaren bi ordezkarik, Bilboko Udalaren ordezkari batek eta Babesle ez fundatzaileen lau ordezkarik (gehienez) osatzen dute. Batzorde Betearazlearen presidente da Bizkaiko Ahaldun Nagusia.