23 urtarrila 2014
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK 931.015 BISITARI IZAN ZITUEN 2013. URTEAN
Guggenheim Bilbao Museoak 931.015 bisitari erakarri zituen 2013an. Kopuru hori, egoera ekonomiko zaila aintzat hartuta, positibotzat jotzen da eta ekitaldi honetarako aurrez ikusitakoa betetzen du.
Bisitarien jatorriari dagokienez, azpimarratzekoa da atzerritarren kopurua, 2012. urtekoa baino zertxobait handiagoa izan zena: %65 izan ziren; gehienak Frantziakoak, Erresuma Batukoak, Alemaniakoak, AEBkoak eta Italiakoak izan ziren. EAEko bisitariak %12 izan ziren, 2012ko antzeko kopurua; estatuko bisitariak, aldiz, 2012an baino %1 gutxiago izan dira —guztira bisitarien %23—.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.