Prentsa Eremua

18 apirila 2017

29.180 bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak Aste Santu honetan,bere historiako kopuru onenetakoa

image

Guggenheim Bilbao Museoa 20 urte betetzen dituen honetan, Aste Santua haren historiako hirugarren onena izan da bisitari kopuruari dagokionez. Apirilaren 13tik 17ra, biak barne, 19.180 pertsona ibili dira Museoan zehar, iaz baina 68 gehiago. Aste osoa kontuan hartuta, apirilak 10 eta 16 artean, hau da, astelehenetik igandera, 40.229 izan dira bertaratu diren pertsonak. 2016an 33.893 bisitari izan ziren, beraz, igoera %18koa izan da.

Jatorri geografikoari erreparatuta, bisitarien %56 ez dira Estatukoak, eta horien artean frantsesak nabarmendu dira: kopuru osoaren %16 osatzen dute, atzetik ingelesak (%6), italiarrak eta alemanak dituztela (%4 bakoitzak). Estatu barneko bisitariei dagokienez, katalanak (%12) eta madrildarrak (%6) gailendu dira. EAEko bisitariak %5 izan dira.

Aste Santuari begira, Espresionismo Abstraktua bezalako aldi baterako erakusketa handiak ikusteko aukera izan da Museoak izan duen alderdi erakargarrietako bat. 1940ko hamarkadako New Yorken pinturari loraldi berria ekarri zion aroko protagonisten hautaketa handia biltzen du erakusketa horrek; besteak beste, Jackson Pollock, Mark Rothko, Willem de Kooning, Robert Motherwell, David Smith edo Clyfford Still-en lanak topatu daitezke bertan. Halaber, bisitariek Pello Irazu. Panorama, Pierre Huygue-ren (Titulurik gabea) Giza maskara eta apirilaren 23an itxiko den Hermann eta Margrit Rupf Bilduma ikusteko aukera izan dute, bai eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak erakusketaz gozatzeko ere.

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.