Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

27 martxoa 2013

Apirilaren 1ean, Pazko astelehenean

Pazko astelehenean zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa

Apirilaren 1ean, Pazko astelehenean, zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa —ohi ez bezala, astelehenetan itxita egoten baita—, Aste Santua dela-eta bisitari gehiago hurbiltzen baitira eta turismo-eskaria handitzen baita.

Museora bertaratzen direnek orain gutxi irekitako L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Bertan, ehun bat artisten 500 bat lan baino gehiago daude ikusgai, aditzera emateko artistok estetika eta arte-modu berritzaileen bidez “gerrari gerra” egin ziotela Frantzian, Bigarren Mundu Gerra eta nazien Okupazio garaiko testuinguru ilunean, zeinetan zapalkuntza zen nagusi.

Horrez gain, bisitariek Historiaren istorioak erakusketa ere ikusi ahal izango dute. Horretan aurrez aurre jarri dira Guggenheim Bilbao Bildumako bi lan: Cy Twomblyrena eta Georg Baselitzena. Bietan, egileek narrazio pertsonalak txertatu dituzte, eta pertsonaia historiko jakin batzuk berriro aztertu dituzte keinuz beteriko lengoaia batez baliatuz; baina, aitzitik, pertsonaia bi horiek aldendutako bi garaietakoak dira. Guggenheim Bilbao Bildumako lanak ere badaude Bizitako arkitektura erakusketan. Horretan nazioarteko bost artisten sei lanen bidez gogoeta piztu nahi da: espazioa betetzeko eta okupatzeko moduen inguruan, dagoeneko existitzen diren kontakizunen edo ikusleak sortzear dituen narrazioen bilgune bilakatzeko. Azkenik, Guggenheim Bilbao Bildumen aukeraketak III aurkezpenean, Alex Katz artista estatubatuarraren Irribarreak (Smiles, 1993–94) ikusgai ipini da lehen aldiz, Bildumako beste artelan batzuekin batera.

Bilbon, 2013ko martxoaren 27an

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.