13 urtarrila 2022
Guggenheim Bilbao Museoko Asmamenaren ildoa erakusketa urtarrilaren 16an itxiko da, igandearekin.
430.000 pertsonatik gora hurbildu dira erakusketa ikustera. Bertan bildutako piezak Museoaren Bildumakoak dira, edo epe luzerako maileguak, eta asmamena zein esperimentazioa ditutzte ardatz. Erakustaldiak belaunaldi desberdinetako artistak biltzen ditu, baliabide desberdinekin lan egiten dutenak, eta Bildumako pieza adierazgarri batzuk hartzen ditu barnean, apenas ikusgai jarriak, publikoarentzat ezagunagoak diren beste batzuekin batera. Erakusketan jasotako egileek, jakinguraz erabiltzen dituzte ezohiko materialak eta teknikak, eta haietako askok, modu ludikoan, asmamena eta umorea aditzera emanda, desafio egiten diete konbentzio estetikoei.
Bukatu bezain laster, artelanak kendu eta hurrengo erakusketarako muntaketa-lanak hasiko dira: Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak, BBVA Fundazioak babestua.
Erakusketaren azken egunean 16:00etatik eta 19:00etara datozenek % 50eko deskontua izango dute sarreraren prezioan, eta ikusgai dauden gainontzeko erakusketak ezagutzeko aukera ere izango dute, besteak beste, Alice Neel: pertsonak lehenbizi arrakastatsua (babeslea: Iberdrola); Emakumeak abstrakziogile (babeslea: BBVA Fundazioa); Guggenheim Bilbao Museoko Maisulanak; eta Sharon Lockhart artistaren Errotazioa notazioa bideo-instalazioa, Film&Video aretoan.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.