Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

20 urria 2006

Bederatzigarren urteurrena

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK BEDERATZIGARREN URTEURRENA OSPATZEN DU

Urriaren 19an Guggenheim Bilbao Museoak bederatzigarren urteurrena bete zuen.

Urte hauetan zehar gizarterengandik jasotako onespena eskertu nahian Museoak aurten ere bere urteurrena partekatu nahi du eta horretarako jendea doan sartzeko aukera emango du asteburu osoan zehar, urriaren 21 eta 22an. Honela, larunbat eta igande honetan museora hurbilduko diren guztiek zabaldu berri ditugun bi erakusketa ikusteko aukera izango dute: % 100 Afrika —Afrikako gaur egungo artea aztertzen duen erakusketa— eta Igarobideak
—Bilduma Iraunkorraren aurkezpena, lau artista alemaniar garrantzitsuen lana erakusten duena: Joseph Beuys, Hanne Darboven, Gerhard Richter eta Anselm Kiefer—.

Horrez gain, guregana datozen guztiek La Salveko zubian esku-hartze artistikoa egiteko aurkeztu diren hiru proiektuetako baten alde bozkatzeko aukera izango dute.

Igandean, urriaren 22an, haurrentzako ikuskizun bat egingo da Museoko Entzungelan: Alaia txotxongilo emanaldia, Pantha Rhei taldearena. Bi emanaldi izango dira 12:30etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Sarrerak Museoaren Lagunen leihatilan eskura daitezke. Jarduera honen babeslea Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa da.

Bilbon, 2006ko urriaren 20an

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.