Prentsa Eremua

11 urtarrila 2021

Bilbo eta pintura

image
  • Datak: 2021eko urtarrilaren 29tik abuztuaren 29ra
  • Komisarioa: Kosme de Barañano
  • Babeslea: Iberdrola

 

  • XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Bilbo zabaldu egin zen, zentzu guztietan egin ere (hots, urbanistikoki eta industrialki), eta hori pintura-arloan islatu zen.
  • Obrek era askotako eszenak irudikatzen dituzte; besteak beste, itsasadarreko itsasontziak eta terrazak, merkataritzako burgesiaren eta baserritarren bizimodua, herriko festak, kirol berrietako heroiak eta arrantza-portuetako eguneroko zereginak.
  • Itsasoa eta itsasontziak behin eta berriro agertzen dira Bilbori buruzko mende-aldaketako margolanetan; artista gehienek haien kolorea jaso nahi izan zuten, eta hiribilduaren merkataritzarako eta kulturarako zuten funtsezko garrantzia adierazi.

Guggenheim Bilbao Museoak Bilbo eta pintura dakarkigu, Iberdrolaren babespean. Erakusketako margolanak egin zituzten artistek Bilbon lan egin zuten XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, baina Parisen ibiliak ziren eta Frantziako inpresionismoaren eta abangoardien modernitate-ideiak txertatu zituzten. Fin de siècle delakoan, Bilbo Espainiako hiri oparoenetako bat bihurtu zen, bai ontzi-industriari eta industria siderurgikoari esker, bai bertako jarduera komertzialari eta banku- eta kultura-jarduerari esker. Garai hartako bilbotarrek aurrera egiteko nahia eta borondate praktikoa zuten, guztientzat etorkizun hobea lortzekoa; bazuten nolabaiteko enpatia bat tamalez apurtu egin zena 1936an Gerra Zibila hasi zenean.

Erakusketak Bilboren historiako askotariko uneak irudikatzen eta kontzeptualizatzen ditu, horma-irudi piktoriko handien bidez. Irudi horietan, eszena ugari agertzen dira; besteak beste, itsasadarreko ontzi komertzialak eta aisiarako terrazak, burgesen eta baserritarren bizimodua, arraunlariak, itsasoko borroka eta heriotza, kiroleko heroiak, arrantza-portu bateko eguneroko zereginak eta elizate bizkaitar bateko erromeriak.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

Deskargatu BIDEO-IRUDIAK

Ikusi BISITA GIDATUA

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.