Prentsa Eremua

1 ekaina 2017

Bill Viola: atzera begirakoa

image
  • Data: 2017ko ekainak 30–2017ko azaroak 9
  • Komisarioa: Lucía Agirre
  • Babeslea: Iberdrola

Hasierako zintetatik, Bill Violak denboraren nozioa, gure existentziaren esanahia eta munduan daukagun tokiaren esanahia bezalako gai garrantzitsuei heldu zien jada.

Milurteko berriarekin batera, eta horrek ekarritako bereizmen handiko teknologiak erabilita, Violak Egunerantz aurrera eginez (Going Forth by Day, 2002) bezalako instalazio monumentalak sortu ahal izan zituen; lan horretan, espazio berbera partekatzen duten bost horma-proiekzio handik ikusleari gonbita luzatzen diote, argian barneratu eta bizitza eta giza-existentziari buruz hausnarketa egiteko.

Azken hamarkadan zehar, Bill Violak bizitzako eraldaketa-prozesuetan, jaiotza-heriotza-berpizkundea zikloan eta momentu horien arteko espazioaren inguruan gogoeta egiten jarraitu du, zazpi kanaletako Ameslariak (The Dreamers, 2013) instalazioan ikus daitekeen bezala.

Guggenheim Bilbao Museoak Bill Viola: atzera begirakoa aurkezten du, gure garaiko artista garrantzitsuenetako baten inguruko erakusketa, alegia; bideoartearen garapenean aitzindaria izan da Viola, eta Museoan haren ibilbidean zehar bidaia tematiko eta kronologiko bat egiteko aukera izango dugu. Anbizio handiko erakusketa honek Violaren lanaren ikuspuntu osoa eta ikus-entzunezko arteak forma artistiko gisa izan duen bilakaera azaltzen du, eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatu du, Iberdrolaren babesarekin.

Deskargatu PDFa

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.