Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

31 urtarrila 2025

Budapesteko paper gaineko maisulanak

2025.02.28 - 2025.05.25
Leonardo da Vinci
  • Egunak: 2025eko otsailaren 28tik maiatzaren 25era
  • Komisarioak: Kinga Bódi, Budapesteko Arte Ederren Museoa, eta Marta Blàvia, Guggenheim Bilbao Museoa

- 150 pieza inguru mende luzeetako marrazketa- eta estanpa-tradizioen erakusle: artelanen hautaketak agerian jartzen du teknika horien etengabeko berrikuntza-nahia, baita haien aniztasun teknikoa, ezaugarri nagusiak eta efektu estetiko bereizgarriak ere.

- Marrazketa, arte-adierazpen formarik zaharrena izanik, ideiak eta emozioak irudikapen bisualarekin lotzen dituen zubia da; izaera dinamikoak eta garai guztietako eskakizunetara egokitzeko ahalmenak agerian uzten dute haren garrantzia eta gaurkotasuna.

- Grabatuak, berriz, erabat eraldatu du irudien ekoizpena eta hedapena, artearen irisgarritasuna demokratizatu du eta eragin handiko garaietan katalizatzaile izan da, hala nola Errenazimentuan eta Erreforman.

- Erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoaren eta Budapesteko Arte Ederren Museoa–Hungariako Galeria Nazionalaren arteko lankidetzari esker antolatu da. Izen handiko erakunde horrek nazioarteko arte-altxorrak erakusten ditu, Antzinarotik XXI. mendera artekoak, baita Erdi Arotik gaur arteko arte hungariarra ere.

Guggenheim Bilbao Museoak Budapesteko paper gaineko maisulanakerakusketa aurkezten du. Bertan, zazpi mendetan zehar egindako marrazki eta estanpei buruzko ikuspegi zabala eskaintzen da, XV. mendetik hasi eta gaur egunera arte, eta artista handien lanak biltzen dira, besteak beste honako hauenak: Albrecht Dürer, Leonardo da Vinci, Rafael, Rembrandt, Francisco de Goya, Miklós Barabás, Henri de Toulouse Lautrec, Pablo Picasso, Egon Schiele, Victor Vasarely, Vera Molnar, Judit Reigl, Dóra Maurer, Georg Baselitz, Katharina Grosse eta Gerhard Richter.

Prentsa irudiak (17)

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.