Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

27 otsaila 2014

Denda-Liburudenda berria

image

Guggenheim Bilbao Museoko Denda-Liburudenda berria, Frank Gehryk diseinatua

Denda-Liburudenda berria irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak. Gune berri hau Frank Gehryk diseinatu du eta 375 metro karratu hartzen ditu. Bertara Atriotik zuzenean sar daitezke barruan dauden bisitariak eta Atondotik aretoetara sartu nahi ez diren bezeroak.

Hiru solairuko antzinako kokagunean ez bezala, solairu bakarra hartzen du. Gune zabala da, eta arkitektura ezaugarri bereziak, diseinu zaindua eta dendarako bereziki egindako altzariak uztartzen ditu. Altzari horiei esker, salgaien katalogo gai anitzak era ordenatuan eta modu eskuragarrian antola daitezke.

Denda-Liburudenda berriko salgaien artean aipatzekoak dira: liburuak, litografiak, diseinatzaile ezagunen bitxiak eta objektuak, apaingarriak, bulegorako materialak, arropa berezia eta haurrentzako gaiak. Nazioarteko egile eta etxe bikainen salgaiak egongo dira, tartean, Vitra, Alvar Aalto eta Philippe Starck etxeenak.

Opari bat aurkitzeko gune paregabea da, salgaien artean eraikinaren formetan inspiratutakoak daude, bai eta diseinu berezi-berezikoak; Bilbon horrelako salgaiak erosteko gune gailen bihurtzeko asmoa dugu. Museoko Denda-Liburudenda zabalik egongo da astearteik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

 

Bilbo, 2014ko otsailaren 27a

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.