20 iraila 2013
Entzuteko gida deskriptiboak eskuragarri ipini ditu Guggenheim Bilbao Museoak ikusmen urritasuna duten pertsonentzat hezkuntza egitarauen barruan
Talde horrentzako ukimen bisitaldiak eta bisitaldi egokituak osatuko dituzte entzuteko gida horiek
Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat egokitutako entzuteko gida abian jarri du Guggenheim Bilbao Museoak, edozein pertsonarentzako haren zerbitzuak eta jarduerak helarazteko asmoa betetzeko. Gida horrek Museoaren proiektua eta eraikina azaltzen ditu eta Guggenheim Bilbao Bildumako kalean kokatutako artelan gailen batzuen berri ematen du. Apurka-apurka beste eduki batzuekin osatuko da.
Zerbitzu honek behar bereziak dituzten pertsonentzat dagoeneko eskaintzen diren beste batzuk (gidaridun bisitaldiak) osatuko ditu. Guztiak dira Artez busti egitarauaren parte, eta BBKren babesa dute. Gidaridun bisitaldi horiek taldeentzat dira, eta aurretik erreserba egin behar da. Bi motatakoak daude: ukimen bisitaldiak, Museoa itxita egiten direnak, eta egokitutako bisitaldiak, Museoa zabalik egitekoak. Arkitektura, aldi bereko erakusketak eta Guggenheim Bilbao Bildumako artelan batzuk ezagut ditzakete bisitaldi horietan.
Entzuteko gida deskriptibo berri hauek bakarrik zein beste batzuekin datorren bisitariarentzat taxututa daude. Ez da hitzordurik eskatu behar, eta gidaz gain (ONCErekin lankidetzan egin dira deskribapenen egokitzapenak) erliebedun koaderno bat, braillez ere idatzitakoa, eskuragarri dago.
Museoaren inguruaren azalpenarekin hasten da gida; azalpen hori osatzeko, gainera, erliebedun plano bat, eraikinarena eta inguruarena, eskaintzen da. Ondoren, Jeff Koonsen Puppyren —Museoko lan ezagunenetako bat— inguruko azalpena eta silueta aztertu ahalko dute. Frank Gehryren eraikinaren gainekoak datoz ostean: fatxadaren erliebedun planoa eta iruzkina. Azkenik, Louise Bourgeois frantziarraren Ama lanaren azalpenaz eta silueta ukigarriaz gozatu ahalko dute. Hori guztiaz gain, bi maketa, Puppyrena bat eta Amarena bestea, daude, iraunkorki, Zero Espazioan.
Entzuteko gida egokituaz bisitaldia egiteko, informazio-mahaira jo, bisitariak hartzeko ordutegian.
Bilbo, 2013ko irailaren 20an
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.