20 urria 2021
EZINBESTEZKOA DA ERRESERBA ONLINE EGITEA: sarrerak Museoaren webgunean soilik daude eskuragarri
Guggenheim Bilbao Museoak doan zabalduko ditu ateak asteburuan, urteurrena ospatzeko
Asteburu honetan 24 urte beteko dira 1997an Guggenheim Bilbao Museoa ireki zenetik. Aurten ere herritarrekin ospatzeko, Museoak doan zabalduko ditu ateak urriaren 23an, larunbata, eta 24an, igandea. Museoaren webgunearen bitartez sarrera ateratzen dutenek doan gozatu ahal izango dituzte erakusketa guztiak bi egun horietan, 11:00etatik 19:00etara. EZINBESTEZKOA DA ERRESERBA ONLINE EGITEA: sarrerak Museoaren webgunean soilik daude eskuragarri.
Aipatzekoa da ostiral honetan bertan zabalduko den Emakumeak abstrakziogile erakusketa berria, BBVA Fundazioak babestua, non ehun emakume baino gehiagoren lanen bidez, abstrakzioaren historiaren ikuspegi berri bat eskaintzen den. Ikusgai dira era Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Iberdrolak babestua, artista estatubatuar txundigarri honi Espainian eskainitako lehen atzera begirakoa; Asmamenaren ildoa, Museoaren Bildumako artelan sorta bat biltzen duena, asmamen handikotzat eta esperimentaltzat jo daitezkeenak; eta jakina, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak, hala nola Richard Serraren Denboraren Materia, Jenny Holzerren instalazioa, eta Mark Rothko, Yves Klein, Andy Warhol edo Jean Michel-Basquiaten artelanak. Amaitzeko, Cecilia Bengolearen Ur animazioak bideo instalazioa ere bisitatu ahal izango da azken aldiz, igandean bertan itxiko baita.
Egin erreserba online sarrera ziurtatzeko
Aurten, sarrerak aurretik webgunean erreserbatzea derrigorrezkoa da Museoan sartu ahal izateko. Urriaren 19tik (asteartea) aurrera eta ordu-tarteen araberako kupoak amaitu arte.
Sarrerak erreserbatzeko: https://tickets.guggenheim-
Joan Museoaren webgunera eta irakurri ezarritako segurtasun-neurriak, arteaz erabat seguru gozatzeko. Besteak beste, musukoa une oro jantzita eduki beharko da. Artelanak babesteko, aretoetan ezin da sartu ez aterkirik ez bizkar-zorrorik.
Neurri guztiak: https://www.guggenheim-bilbao.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.