30 martxoa 2011
"la Caixa" Bilboko Museoaren babesle da 1999. urtetik
Obra Social "la Caixa"k kultura sustatzen eta zabaltzen lagunduko dio Guggenheim Bilbao Museoari
• Jaime Lanaspak, Fundació ”la Caixa”ren zuzendari orokorrak, eta José Luis Bilbaok, Guggenheim Bilbao Fundazioaren Batzorde Betearazlearen presidenteak, bi instituzioen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean.
• Akordioak bi erakundeen arteko harremana indartzea du helburu. Lau urte iraungo duen lankidetza proiektu berri horren bidez, Museoak 350.000 euroko dohaintza jasoko du Obra Social ”la Caixa”ren eskutik.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.