Prentsa Eremua

4 ekaina 2025

Gaurtik aurrera Guggenheim Bilbao Museoa Culture for the Planet plataformako Kide Fundatzaile

image

Artearen eta kulturaren sektorean jasangarritasunerako trantsizioa bizkortzea du helburu nazioarteko komunitate berriak

Guggenheim Bilbao Museoa Culture for the Planet plataformako Kide Fundatzailea da gaurtik aurrera. Nazioarteko komunitate hori mundu osoko museoak eta bestelako erakunde artistiko eta kulturalak ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arloetan aurre egiten ari diren premiazko erronkekin konprometituta dago: ingurumen-jasangarritasunean erantzun koordinatua ematea du helburu, eta berrikuntza eta elkarrekiko ikaskuntza ditu ardatz.

Guggenheim Bilbao Museoak nazioarteko ospe handiko beste erakunde batzuekin bat egin du, nola diren Tate Modern (Erresuma Batua), Sao Pauloko Arte Museoa (Brasil), M+ (Hong Kong), Dubaiko Opera (EAU), Zimbabweko Galeria Nazionala (Zimbabwe), eta ICOM- Sustain, CIMAM, Ibermuseos eta Opera Europa sareak, kide bakoitzaren ikuspegiak, ekintzak eta esperientziak partekatuta jasangarritasunarekin lotutako ekimen eraginkorrak lerrokatzeko asmoarekin.

Kide Fundatzaileak ezagutzera ematearekin bat, Culture for the Planet abian da gaurdanik. Lausanako Unibertsitateak (UNIL) eta Zuricheko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak (ZHAW) gidatutako ikerketa-proiektu batetik sortua da, Suitzako BRIDGE Discovery Grant bekaren laguntzarekin. Aliantza globala da, eta ikerketa zorrotza eta berrikuntza praktikoa uztartzen ditu, erakunde artistikoen eta kulturalen errealitate eta beharretara egokitutako tresnak eta zerbitzuak garatuta eta ezarrita.

Ildo horretatik, Guggenheim Bilbao Museoak aurrera jarraitzen du ingurumen-jasangarritasunarekin hartua duen konpromisoan. Besteak beste, 2025ean, Museoaren jarduera osoaren karbono-aztarna neurtzeari ekin zaio lehen aldiz;  eraikinaren jatorrizko sabai-leihoetatik sartzen den argi naturalaren erabilera maximizatzeko aukera emango duen argiztapen dinamikorako proiektu bati buru emango zaio urteko azken hiruhilekoan; erakusketa-aretoetako hezetasunaren eta tenperaturaren parametroak malgututa % 30 murriztu da gasaren kontsumoa eta % 6 elektrizitatearena; eta urtearen amaieran Lurraren arteak inauguratuko da, azken hamarkadetako ingurumenari buruzko nazioarteko hausnarketa planteatzen duen erakusketa handia. Erakusketa horrek Iberdrola izango du babesle.

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.