Prentsa Eremua

15 ekaina 2017

Georg Baselitz. Heroiak

  • Data: 2017ko uztailak 14tik urriaren 22ra arte
  • Komisarioak: Max Hollein (Fine Arts Museum of San Francisco), Eva Mongi-Vollmer (Städel Museum Frankfurt) eta Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoa)
  • Georg Baselitz gure garaiko eragin handieneko pintore eta eskultoreetako bat da. Sormen-leherketa izugarrizkoan, 1965 eta 1966. urteetan Heroiak zikloko pertsonaia dramatiko eta paradoxikoak sortu zituen. Heroiak eta Tipo Berriak lan-multzo indartsua 1960ko hamarkadako arte alemanaren adierazle gorentzat jotzen da egun.
  • Heroi horien barren hauskor eta paradoxikoak forman aurkitzen du kontrapuntua: aurrealdeko irudikapena eta irudiak erdigunean duen konposizioa, argi definitzen diren lerroez baliatuta, guztiz bestelakoa da kolore-paletaren indar basatiarekin eta estilo piktorikoaren suhartasunarekin alderatzen badugu.
  • Izatez, probokazioa da artistak, 27 urte besterik ez zituela, «heroiak» edo «tipoak» landu izana; izan ere, heroismoa (maskulinoa) eta bere behinolako adierazleak gogorki ari ziren zalantzan jartzen gerraondoan.

Guggenheim Bilbao Museoak Georg Baselitz. Heroiak erakusketa aurkezten du, "heroi" zaurgarriak eta garaituak erretratatzen dituen pintura-multzoari buruzko monografikoa. gure garaiko itzal handiko artisten artean dagoen Georg Baselitzek sortu zituen, 1965 eta 1966. urteetan. Frankfurteko Städel Museum-ek antolatu du erakusketa hau, Guggenheim Bilbao Museoarekin, Stockholmeko Moderna Museet-ekin eta Erromako Palazzo delle Esposizioni-rekin lankidetzan; bertan, 60 margolan, marrazki eta zirriborro biltzen dira lehen aldiz. Horietan, irudi ikaragarriak, artega eta desafioan, artistaren asertibotasunaren eta identitatearen baieztapen adoretsua dira; Baselitzen ezaugarri horiek bere garaiko arte- eta pentsamendu-joera guztien kontra zihoazen. Azkenik, iraganaren eta orainaldiaren arteko jarraitutasun ideal bat marratuz, Bilboko nahiz Erromako erakusketak Remix zikloko margoen aukeraketa batekin bukatzen dira. 2005ean ekin zion Georg Baselitzek ziklo horri, Heroiak eta Tipo Berriak bildumak barne hartuko zituenari, 2007an eta 2008an hurrenez hurren.

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.