Prentsa Eremua

17 abendua 2019

Guggenheim Bilbao Museoak artelanak argiztatzeko LED teknologia aurkeztuko du

image

Asteazkenean, abenduak 18, artelanak argiztatzeko ezarritako LED teknologia berria aurkeztuko du hedabideen aurrean Guggenheim Bilbao Museoak. Juan Ignacio Vidarte Museoaren Zuzendari Nagusiak eta Daniel Vega Erakusketa eta Kontserbazio Zuzendari Teknikoak teknologia horren garrantzia azalduko dute, eta adibide praktikoen bidez erakutsiko dute zer-nolako desberdintasunak dituen aurreko argiztapenarekin alderatuta.

Azalduko dute, baita ere, argiztapenaren beraren hobekuntzaz gain, teknologia berriak bestelako abantaila nabarmenak ere badituela, bai artelanen kontserbazio-lanei dagokienez, baita kontsumo elektrikoaren murrizketari dagokionez ere.

HEDABIDEENTZAKO AGENDA

Abenduak 18

10:00 Ibilaldia Museoko hirugarren solairuan barrena Juan Ignacio Vidarte eta Daniel Vegaren eskutik

Topagunea: Eraikin Urdina

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.