2 martxoa 2021
uggenheim Bilbao Museoak ekimen digital berria aurkezten du: egun Museoko aretoetan ikusgai dagoen Kandinsky erakusketa ezagutzeko 360º-ko bisita birtuala. Esperientzia birtual berri honi esker Museoaren webgunea aberastu nahi da erakusketei buruzko xehetasun gehiago eskaintzeko. Honenbestez, bisitariek erakusketa aurrez aurre ikusi baino lehen landu ahal izango dute; edo, bestela, Museoan egon ondoren interes gehien piztu dieten alderdiak sakondu ahal izango dituzte. Horrez gain, esperientzia birtual apurtzaile honek erakusketak jendartean modu interaktibo batean zabaltzen laguntzen du, joan etorriak oso murriztuta dauden egoera honetan ahalik eta herritar gehiengana ailegatu ahal izateko.
Bisita birtualean Kandinsky erakusketa osatzen duten hiru aretoetan barna ibiltzeko aukera izango da eta erabiltzaileak erakusketaren gune didaktiko osagarria ere ipi-apa guztiekin ezagutu ahal izango du. Entzuteko gidaz gozatzeko aukera dago eta erakusten diren artelanei dagozkien azalpen-testuak eta fitxa teknikoak ere ikus daitezke. Proiektu hau aurrera eramateko 360º-ko formatuko irudiak atera dira aretoetan zein eraikinaren sarreran.
Museoak garatutako aurreneko 360º-ko bisita birtuala dugu hau, baina asmoa da hemendik aurrera aldi baterako erakusketa sonatuenak ezagutzeko bisita birtual berriak egitea, aurrez aurreko bisita esperientzia digitalarekin osatu ahal izateko.
Kandinsky erakusketak BBVA Fundazioaren babesa du.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.