22 urria 2020

Guggenheim Bilbao Museoak José Manuel Ballester artistaren erakusketa bat aurkeztuko du abenduan. Artistak joan den apirilean, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko itxialdian, Bilbon atera zuen argazki-sail bat egongo da ikusgai bertan.
Irudiok hiri hutsa erakusten dute, itxuraz jenderik gabea. Horiek egiteko, José Manuel Ballester Bilboko kaleetan barna aritu zen, une haren esentzia harrapatu nahian. Artistaren beraren hitzetan, “kalean giza presentziarik ez egoteak ezohiko irudiak eragiten zituen: kale, etorbide eta plaza huts-hutsak. Baina aztoragarriena zera zen, jakitea biztanle guztiak hantxe zeudela, nigandik metro gutxira, beren etxeetako pareten artean gotortuta. Horren hurbil egon arren, isiltasuna zen nagusi”. Bisitariek Museoan ikusi ahalko dituzten ohiz kanpoko irudi horiek agerian uzten dute itxialdi-garaian Bilbon bezala munduko beste hainbat hiritan bizitako errealitatea.
Artista
José Manuel Ballesterren ekoizpen oparoaren baitan, azpimarratzekoa da Ezkutuko txokoak sail zirraragarria. Hartan, Ballesterrek artearen historiako maisu handien zenbait margolan hartu ditu argazkitan, eta pertsonaiak kendu dizkie, halako moduz non lanek zentzu artistiko eta gizatiar berria eskuratzen duten. Artistaren hiru lan daude Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma iraunkorrean, hirurak ere sail horretakoak: Maiatzaren 3a (2008), Errege-erreginen jauregia (2009) eta La Médusen almadia (2010) berrinterpretazioak dira, hurrenez hurren Francisco de Goyaren 1808ko maiatzaren 3ko fusilamenduak (1814), Diego Velázquezen Meninak (1656) eta Théodore Géricault-en La Médusen almadia (1818–19) lanetatik abiatuta eginak. Bizitzen ari garen gertakarien argitan, dimentsio berria hartzen dute konposizio horietako espazio ikaragarri hutsek, eta badirudi antzekotasunak dituztela COVID-19aren pandemiak eragin duen egoerarekin.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.