Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

8 ekaina 2015

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuaren bilkura gaur Bilbon

Andy Warhol
Shadows, 1978–79
Installation of 72 of 102 paintings
Acrylic, variously silkscreened and painted on canvas
76 x 52 inches (193 x 132 cm) each
Dia Art Foundation

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua bildu da gaur; presidentea Lehendakari Iñigo Urkullu izan da, eta batzarrean honakoak egon dira: José Luis Bilbao jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen Burua; Cristina Uriarte andrea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuordea; Josune Ariztondo andrea, Kultura Foru Diputatua; Fundazioaren gobernu-organo gorenaren parte diren enpresen eta erakundeen ordezkariak; Solomon R. Guggenheim Museum-eko zuzendaria, Richard Armstrong jauna; eta Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaria, Juan Ignacio Vidarte jauna. Bildutakoek esker ona adierazi zioten José Luis Bilbaori urte hauetan Patronatuko kide eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen Burua izan den aldetik bete duen lan arduratsu eta apartagatik.

Descargar PDF

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.