Prentsa Eremua

13 ekaina 2008

Guggenheim ikerketa-bekak

Guggenheim Bilbao Museoak “Guggenheim ikerketa-bekak” deitzen ditu

Museo alorrean adituak prestatzeko asmoz, Guggenheim Museoak bigarrenez “Guggenheim Beken” deialdia egiten du. Egitarauak bi beka eskaintz en ditu: bata Arte Ardura arloan eta bestea Artapen arloan ikertzeko. 2000. urtetik aurrera honako ikasketa hauek amaitutakoei zuzentzen zaizkie: Artearen historian ed o Arte ed erretan, Zaintza eta Zaharberritze espezialitatean lizentzia, eta Zaintza eta Zaharberritzeko Goi-Eskolako diploma (edo antzekoak, homologatu edo onartutako tituluak baldin badira).

Beka biek hamabi hilabete iraungo dute (2008ko urriaren 1etik 2009ko irailaren 30era arte) eta gehienez, urte bete luzatu ahal izango dira. BBK-ren babesa dute eta beka banako diru-laguntza 16.300 eurokoa (urtean) izango da.

Hautatutako pertsonek Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako ikerketa-proiektuetan lan egingo dute eta Artapen eta Ar te Ardura arloetan tr ebatuko dira. Artapen arloan lan egingo duen pertsonak prebentziozko-
kontserbazioarekin lotutako ikerketa egingo du (larrialdi-planak, kutsatzaileak, enbalatze teknikak eta abar) edo/eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarekin lotutakoa (dokumentazioa, teknika eta materialen analisia, degradazioaren azterketak eta abar). Arte Ardura arloan arituko denak, berriz, Bildumaren dokumentazio eta ikerketa lanak burutuko ditu eta horretarako Museoak erabiltzen dituen tresna eta euskarri guztiak eskura izango ditu, TMS-a barne.

Eskatzaileek uztailaren 6a baino lehen curriculum vitae-a bidali behar dute Guggenheim Bilbaoko Museoaren Giza Baliabide arlora (Abandoibarra etorbidea, 2). Informazio gehiagorako jo www.guggenheim- bilbao.es (enplegua eta praktikak) webgunera.

Bilbon, 2008ko ekainaren 13an

 

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.